Euskera| Castellano|

ISCOD/COOPERACIÓN

Castellano

Garapenerako Lankidetzarako Institutu Sindikalaren (ISCOD) helburu nagusiak hauek dira: garatzen ari diren herrialdeetako erakunde sindikalekiko elkartasuna garatzea eta indartzea, gizarte-sektore babesgabeenen aurrerabide ekonomiko, sozial, tekniko eta kulturala lortzeko lankidetzan jardutea eta mugimendu sindikal libre eta demokratikoa finkatzen laguntzea, funtsezko faktorea baita ekitatezko garapena lortzeko. Arduradun sindikalen prestakuntzan, lanbide-heziketan eta proiektu sozioekonomikoetan lan egiten dugu batik bat.

Gure jarduera nagusia, batez ere, Erdialdeko Amerikan proiektuak garatzeko funtsak lortzera zuzentzen da. Hauek dira gauzatu ditugun azken proiektuak: El Salvadorren basoak artatu eta maneiatzeko proiektua, Perun gazteria-prestakuntza sustatzeko proiektua, edo Nikaraguan erkidegoko nekazalturismoa sustatzeko proiektua. Hala ere, eta UGT-Euskadi Saharako UGT-Sario sindikatuarekin elkartuta dagoenez gero, azken urteotan gure jarduera Saharako herriari begira proiektuak garatzera bideratuta egon da. Proiektu horien xedea, batez ere, prestakuntza izan da, emakumezkoen parte-hartzea sustatuz, eta halakoak Saharako kanpamentuetan gauzatu dira.