Gure eskubideak

Afiliatuak garen aldetik, hainbat eskubide ditugu:

  • Geure eta besteren jarrera politikoak ahoz edo idatziz askatasun osoz eztabaidatzeko eta kritikatzeko eskubidea. Sindikatu barruan zein kanpoan, adierazpen publikoak, balioespen eta iritzi-azalpenak askatasunez, zintzo eta arduraz egingo dira, betiere pertsonen duintasuna eta sindikatuko organoek beren eskumenen esparruan demokratikoki hartutako ebazpenak eta erabakiak errespetatuz.
  • Barneko eta kanpoko hauteskunde-prozesuetan hautagai eta hautesle izateko eskubidea, estatutuetan adierazitako afiliazio-antzinatasunari edo bateraezintasunari dagozkion salbuespenak salbuespen. Eskubide hau erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da kotizazioan egunean egotea.
  • Geure hautetsiak eta arduradunak politikoki kontrolatzeko eskubidea, egiazko informazioan, adierazpen librean eta pertsonekiko errespetuan oinarrituta eta honi buruz ezarritako barne-arauak betez.
  • Prestakuntza sindikala edo teknikoa izateko eskubidea, erakundeak esleitzen dizkigun zereginak ahalik eta baldintzarik onenetan egin ahal izateko.
  • Sindikatuko zuzendaritza, erabaki eta kontroleko organoek hartutako erabakiei buruzko informazioa eta, oro har, erakundearen barne-bizitzari eta bere kanpo-jarduerari dagozkion gai guztiei buruzkoa jasotzeko eskubidea.
  • Erakundearen baliabide materialak eta giza baliabideak erabiltzeko eskubidea, geure betebeharrak betetzeko eta geure eskubideak dagozkion zuzendaritza-organoen baimenarekin erabiltzeko.
  • Bidegabeko erasoen aurrean sindikatuaren beraren kanpo-babesa izateko eskubidea, eta barne-babesa izatekoa organo eskudunen jardun inpartzial eta orekatuaren bidez.
  • Sindikatuak ezarritako zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko eskubidea; horretarako nahitaezkoa izango da kotizazioan egunean egotea.
  • Erakundearen barruan ordaindutako lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartzeko eskubidea, izendapen libreko lanpostuak izan ezik.

Impactos: 202