Gure eginbeharrak

Eskubide orok dakar hainbat betebehar, eta afiliatuok bete egin behar ditugu:

  • Erakundearen interes orokorrak, printzipioen deklarazioa, programa, kongresuek onartutako ebazpenak eta estatutuak eta zuzendaritza eta kontroleko organoek hartutako ebazpenak eta erabakiak defendatzea.
  • Ezin izango da UGTz kanpoko beste sindikatu bateko kide izan, ezta antolatutako joerak sustatu, osatu edo horietako kide izan ere.
  • Erakundeko gainerako afiliatuekiko elkartasun materiala eta morala izatea, eta horien iritziak eta jarrerak eta afiliatuak berak errespetatzea.
  • Erakundeko organo eskudunek beren arauzko jardueraren esparruan eta dagokien araudiari jarraiki ematen dituzten ebazpen guztiei men egitea.
  • UGTko erakundeen eta horien zuzendaritza, erabaki eta kontroleko organoen jarduera ona erraztea eta faboratzea, eta beste afiliatu batzuek eskubideak erabiltzeko eragozpen edo oztoporik ez jartzea, eta horiei kalterik ez eragitea.
  • Esleitzen dizkiguten funtzioak betetzean konfiantza-abusurik ez egitea eta gure esku jarri dituzten eskumenez bestelakorik ez geureganatzea.
  • Erakundeak bizitza organiko eta sindikaleko ekitaldietara dei egiten duenean, horietan guztietan aktiboki parte hartzea.
  • Ordezkaritza sindikalaren eginkizunak, demokratikoki eskatzen zaizkigunean edo zuzendaritzak esleitzen dizkigunean, onartu egin behar ditugu, ordezkatze sindikal eta kolektiboaren eskubideak eta bermeak behar bezala erabiliz; ez onartzeko, egoera edo arrazoi justifikatuak izan beharko dira.
  • Geure jakintza sindikatuko organo edo erakundeen eskuetan jartzea, hala egiteko eskatzen digutenean, eta erakundearen zereginei buruz dugun informazio guztia ezarritako bide organikoen bitartez helaraztea.
  • Ezarritako kuota sindikala eta sindikatua ordezkatzeagatik jasotako diru-kopuruak ordaintzea.

Impactos: 186