ENPLEGU ZERBITZUAK

UGTko Enplegu Zerbitzuek (INEMen erakunde laguntzailea) lan bila dabilen pertsonari lagun egitea du helburu. Horretarako, teknikari bat jartzen du haren eskura, langintza horretarako aholku emango dion tutore.

Gure zerbitzuak langabeez arduratzen dira, bereziki kolektibo hauek dituzte jomuga:

Luzaroko langabeak.
Behin-behineko enpleguak, iraupen laburrekoak edo ezegonkorrak dituzten langabeak.
Lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteak.
Denboraldi luze baten ondoren lan-jarduerara itzuli nahi duten emakumeak.
Lan-munduratzeko zailtasunak dituzten titulazioetako lizentziadunak.
Emigratzaileak.

TUTOREAREN ZEREGINA

Lan-merkatuko aukerak ezagutzen dituzten profesional kualifikatuak dira eta honako helburu hauek dituzte:

Lan-munduari eta bertan sartzeko moduei buruzko informazioa ematea.
Zure enplegu-bilaketa modu arrazional eta sistematikoagoan antolatzea.
Gaur egun enplegua lortzeko ezinbestekoak diren trebetasunak eta tresnak zeure zerbitzura jartzea.
Lan-munduratzeko dituzun aukerak hobetzea.
Autoenpleguari buruzko informazioa ematea, langabeziari konponbidea emateko modua izan baitaiteke. Gainera, zure enpresa-proiektua abian jartzeko aholkularitza juridiko-teknikoa lor dezakezu.

 

Emakumeen afiliazioak gure lana indartzen du eta gure eraginkortasuna hobetzen du. Emakumeekin horren bidegabea eta horren araugabetua den lan-merkatuan, gure sindikatuak beharrezkoa den babesa eskaintzen die, beren eskubide eta interes legitimoak babesteko eta ezberdintasunak zuzentzen aurrera egiteko.

Impactos: 224