Eskubide orok dakar hainbat betebehar, eta afiliatuok bete egin behar ditugu:
Erakundearen interes orokorrak, printzipioen deklarazioa, programa, kongresuek onartutako ebazpenak eta estatutuak eta zuzendaritza eta kontroleko organoek hartutako ebazpenak eta erabakiak defendatzea.
Ezin izango da UGTz kanpoko beste sindikatu bateko kide izan, ezta antolatutako joerak sustatu, osatu edo horietako kide izan ere.
Erakundeko gainerako afiliatuekiko elkartasun materiala eta morala izatea, eta horien iritziak eta jarrerak eta afiliatuak berak errespetatzea.
Erakundeko organo eskudunek beren arauzko jardueraren esparruan eta dagokien araudiari jarraiki ematen dituzten ebazpen guztiei men egitea.
UGTko erakundeen eta horien zuzendaritza, erabaki eta kontroleko organoen jarduera ona erraztea eta faboratzea, eta beste afiliatu batzuek eskubideak erabiltzeko eragozpen edo oztoporik ez jartzea, eta horiei kalterik ez eragitea.
Esleitzen dizkiguten funtzioak betetzean konfiantza-abusurik ez egitea eta gure esku jarri dituzten eskumenez bestelakorik ez geureganatzea.
Erakundeak bizitza organiko eta sindikaleko ekitaldietara dei egiten duenean, horietan guztietan aktiboki parte hartzea.
Ordezkaritza sindikalaren eginkizunak, demokratikoki eskatzen zaizkigunean edo zuzendaritzak esleitzen dizkigunean, onartu egin behar ditugu, ordezkatze sindikal eta kolektiboaren eskubideak eta bermeak behar bezala erabiliz; ez onartzeko, egoera edo arrazoi justifikatuak izan beharko dira.
Geure jakintza sindikatuko organo edo erakundeen eskuetan jartzea, hala egiteko eskatzen digutenean, eta erakundearen zereginei buruz dugun informazio guztia ezarritako bide organikoen bitartez helaraztea.
Ezarritako kuota sindikala eta sindikatua ordezkatzeagatik jasotako diru-kopuruak ordaintzea.