UGTren lurralde-egitura osatzen dute eta lurralde bateko langileak hartzen dituzte beren baitan, jardueraka edo sektoreka bereizi gabe. Hartzen duten lurraldearen izena ematen zaie, esate baterako Basauriko Eskualdeko Batasuna, Euskadiko UGT.
Zeregin sindikal komunak betetzea ziurtatzen dute.
Behar adinako arreta eskaintzen diete afiliatu guztiei.
UGTren konfederazio-ebazpenak aplikatzen dituzte.
Elkartasun-printzipioa benetan gauzatzen dela bermatzen dute.
Sindikatuaren erakundeetako parte-hartzea bere gain hartzen dute.
Eskualdeko sindikatuak koordinatzen dituen batasunari ESKUALDEKO BATASUNA deritzo. Autonomia-erkidego baten esparruan eskualdeko batasunak eta autonomia-erkidegoko federazioak koordinatzen dituen batasunari AUTONOMIA ERKIDEGOKO BATASUNA